Saltar navegación e ir al contenido
CEDERNA-GARALUR Elkartearen lan-esparrua Nafarroako Mendialdea da, bere baitan Nafarroako Foru Erkidegoaren erdialdetik iparrerako lurralde-eremu zabala hartzen duena. Nafarroako Mendialdeak 4.900 km2 ditu, 80.000 biztanle, 126 udalerri, eta 100 km muga Frantziarekin.
Aniztasun handiko eta belaunaldiz belaunaldi igarotako ondare aberastasun handiko lurraldea da. Berezko nortasun sendoa duen lurraldea, Mendialdea osatzen duten ibar, eskualde eta arroen aniztasunak mendeetan zehar landua: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar eta Esteribar ibarrak; Bidasoa, Baztan, Leitzaran, Larraun, Ultzama eta Sakana eskualde kantabriarrak, eta Agoitz, Irunberri, Zangoza eta Orbaibar pirinioaurreko arroak.
Partzialki industrializatua dago. Industri ehuna enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta gehienak eskualde kantabriarretan kokatuta daude. Hala ere, azken urteotan, azpiegiturak eta komunikazioak hobetzeak eta tokiko garapen-politikak enpresa txiki eta ertain horiek Nafarroako Mendialdeko beste eskualdeetara ere hedatzea bultzatu dute, eta, batez ere, bultzada eman diote nekazaritzako elikagaien sektoreari.
Tokian tokiko ekimenak eta tokiko baliabideak baliatzeak, aisiak eta bizi-kalitatea hobetzeak zerbitzu-sektoreari bultzada eman diote azken urteotan. Aipatzekoa da landa-turismoak izan duen gorakada.
CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es
Albisteak
A A A O O L I
Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago