Saltar navegación e ir al contenido

Cederna Garalur| > Proiektuak

Lankidetza, sareak eta proiektuak

paisaje seco

Europako eskualdeen arteko lankidetza

Nafarroako izen handiko hainbat Entitaterekin lankidetzan dihardugu, zeinek gure talde teknikoak egiten duen lana osatzen baitute. Entitate horien zerbitzuak Nafarroako Mendialdera hurbiltzen ditugu, eta ekintza aitzindarietan parte hartzen dugu.

Nafarroan gaur egun dauden Enpresaburuen Elkarte, zentro teknologiko, Unibertsitate, Landa-garapeneko Entitate eta Finantza Erakunderik garrantzitsuenekin maiz jarduten dugu lankidetzan, baita Nafarroako Gobernuko hainbat Departamenturekin ere.

Europa mailako lankidetza

Nafarroako Mendialdeak Europako beste eskualdeekin harremanak izatea bultzatzen dugu, hainbat jarduera-sektoretan informazioaren eta esperientzien trukaketa, hausnarketa eta lan bateratua suspertze aldera.

Europako beste eskualdeetako hainbat bazkiderekin elkarlanean jardun gara zenbait arlotan, besteak beste: enplegua, ingurumena, landa-turismoa, teknologia berriak (IKTB), prestakuntza, kultur ondarea, enpresei bideratutako zerbitzuak, aukera-berdintasuna, sustatzaileei bideratutako laguntza, nekazaritza ekologikoa, esku-langileen produktuak merkaturatzea eta nekazaritzako elikagaien enpresak.

Bultzada berezia ematen diogu Hurbiltasuneko Lankidetzari; hau da, eskualde mugakideetako Garapen Erakundeekin lankidetza iraunkorrari. Aipatu eskualdeak Akitania, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Aragoi dira.

Sareetan dugun parte hartzea

Tokian tokiko lankidetza sustatzeko eta areagotzeko, hainbat sare europarretan parte hartzen dugu honako arlo hauetan: Europako landa-eremuei buruzko informazioa (Nafarroarako Europe Direct Zentroa), Landa-garapena (Nafarroako eta Aragoiko Pirinioaurreko Federazioa, Espainiako Landa Garapenerako Sarea), landa-turismoa (Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Nafarroako Ordezkaritza), teknologia berriak (Landa Telezentroen Sarea).

Proiektu europarrak

Europako Batasunaren Programen barneko proiektuak kudeatu eta horietan parte hartu dugu Nafarroako Mendialdean. Programak honako arlo hauek lantzera bideratuta zeuden: landa-garapena (LEADER I, LEADER II, LEADER+ programak), Enplegua (ADAPT, NOW, EQUAL), mugaz gaindiko lankidetza (INTERREG II, INTERREG III), baita beste hainbat programatan ere: RESIDER, LEONARDO nahiz FEDEReko 10. artikulua.

Proiektu horietan Espainia, Frantzia, Portugal, Italia, Irlanda, Erresuma Batua, Alemania, Grezia, Zipre eta Suitzako hainbat eskualderekin jardun gara lanean.

Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago