Saltar navegación e ir al contenido
"Nafarroako Mendialdea" Turismoa Dinamizatzeko Plana Xedeko Kalitate Planaren zuzeneko ondorioa da. Aipatu Kalitate Plana 2000. urteko udan paratu zen abian, Turismo Idazkaritza Nagusiak Nafarroako Mendialdea xede pilotu aukeratu izanaren ondorioz.
Planaren xedea Toki Entitateek beren udalerrien turismo-egoera hobetze aldera aurkeztu dituzten hainbat proiektu gauzatzea da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren ildo estrategikoei, eta Kalitate Batzordeak onartutako turismo-produktuen ildoei jarraituz.
"Nafarroako Mendialdea" kalitateko xede pilotu aukeratu zenean, Kalitate Batzordea eratu zen. 2002. urtean udalei Plan horrekin bat egitea eskatu zitzaien. Une hartan, 55 udalek egin zuten bat planarekin.
Turismoa dinamizatzeko plana 2005eko abuztuan onartu zen, eta horren barnean 31 udalerritan eragina izanen zuten 24 proiektu gauzatzea aurreikusten zen, turismo-azpiegitura berriak ezartzeko, edo ordurako zeudenak hobetzeko.
Proiektuak gauzatzeko inbertsioa 2,1 milioi euro zen; horietatik, 1,4 Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak paratu zituen.
31 udalerri aukeratu dira Dinamizazio Planeko proiektuak gauzatzeko, "Nafarroako Mendialdea" xedearen Kalitate Planera atxikitako 55 udaletatik aukeratuak
Informazio gehiago: Turismoa. Edurne Elso
CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es
Albisteak
A A A O O L I
Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago