Saltar navegación e ir al contenido

Cederna Garalur| > Proiektuak > \"Nafarroako Mendialdea"\ LEADER+

"Nafarroako Mendialdea" LEADER+

Nafarroako Mendialdeko ondarea eta tokiko produktuak balorizatzeko estrategia integratua

Logotipo Leader+

"Nafarroako Mendialdea" LEADER+ programa honen helburua landa-garapeneko prozesuan sakontzea da, lurraldeko natur eta kultur baliabideak eta tokiko produktuak balorizatzearen inguruan estrategia original bat garatuz. Jarduera eta enplegua sortuko dituzten ekintzak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilpena bultzatzen dira, bizi-kalitatea hobetzeko eta aukera-berdintasuna sustatze aldera (bereziki landa-eremuetako gazteriarengan eta emakumeengan eragina izan dezaten).

Nori zuzendua:

  • Sustatzaile publikoei eta pribatuei
  • Ekoizpen arloko proiektuetarako: banakako enpresaburuak, merkataritza-sozietateak, eraldaketako nekazaritza-sozietateak, lan-kooperatibak eta sozietateak, tokian tokiko entitate publikoak, eta abar
  • Ekoizpenekoak ez diren proiektuetarako: toki-entitateak, entitate pribatuak, besteak beste; fundazioak, elkarteak, partzuergoak... eta pertsona fisikoak
jardín

Eremu geografikoa:

Honako eskualde hauek: Sakana, Leitzaran – Larraun - Ultzama, Bortziriak – Malekerra - Bertizarana, Baztan - Urdazubi - Zugarramurdi, Aezkoa - Erroibar - Auritz -Orreaga - Luzaide eta Erronkari - Zaraitzu – Nabaskoze.

Proiektu berritzaileak

LEADER+ programak finantziazioa ematen die beren eskualdeetako natur, giza, ondare- eta kultur baliabide propioak balorizatzea eta sustatzea helburu duten proiektu berritzaile guztiei, ekoizpenekoak izan nahiz ez, berdin.

Proiektu horiek baliatuta, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Ezagutza eta teknologia berriak erabiltzea, lurraldeetako produktuen eta zerbitzuen lehiakortasuna areagotze aldera
  • Bizi-kalitatea hobetzea landa-eremuetan
  • Tokian tokiko produktuei balioa ematea; bereziki, ekoizpen-egitura txikiei, ekintza kolektiboen bitartez, merkaturako sarbidea erraztuz
  • Natur eta kultur baliabideak balorizatzea
  • Aukera-berdintasuna lortzea

Finantziazioa:

Informazio gehiago: Landa Berrikuntza. Maider Vicente

Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago