Saltar navegación e ir al contenido

Cederna Garalur| > Baliabideak

Zein dira CEDERNA - GARALUR Elkartearen bitartekariak?

Fachada principal del Centro de Desarrollo Rural

Landa-garapeneko Zentroa

CEDERNA-GARALUR Elkartearen egoitza Landa-garapeneko Zentroa da. Bertan planifikatzen eta koordinatzen dira jarduera eta zentro guztiak, baita Talde teknikoa ere.

Halaber, landa-garapenari sostengua emateko hainbat zerbitzu espezializatu ematen ditu. Hartarako, profesionalez osatutako talde bat dauka, arlo hauetan adituak:

  • Plangintza
  • Berrikuntza
  • Informazioa
  • Turismoa
  • Programak

Garapen Agentzien sarea

Eskualde-mailako zortzi Garapen Agentziak osatzen dute, eta Nafarroako Mendialdeko eskualdeetako udalekin, erakundeekin eta sustatzaileekin lankidetza estuan dihardute.

Garapen Agentziek CEDERNA-GARALUR Elkarteak sustatzen dituen jarduerak eskualdeetara bideratzen dute.

Zein bere eskualdea garatzen laguntzen duten proiektuak, publikoak nahiz pribatuak, dinamizatzen eta bultzatzen dituzte.

Tokian tokiko premiak ondo baino hobeto ezagutzen dituzten profesionalak (hamar urtetik gorako esperientziadunak) egoten dira aipatu Garapen Agentzietan.

Zerbitzu Zentroen Sarea

CEDERNA-GARALUR Elkarteak Bidasoan, Pirinioetan eta Sakanan dituen Enpresa Zentroek osatzen dute sarea. Aipatu Zentroak Alkaiagako (Lesaka), Izizeko (Zaraitzu) eta Utzubarko (Arbizu) industrialdeetan daude, hurrenez hurren.

  • Hainbat zerbitzu espezializatu ematen dituzte enpresa-ehuna eta enplegua bultzatzera bideratuta.
  • Beren eskualdeetako enpresen eta sustatzaileen esku instalazioak eta zerbitzuak paratzen dituzte

Telezentroa

CEDERNA-GARALUR Elkartearen Telezentroa informazioaren eta komunikazioren teknologia berrietan aditua den zerbitzu da, Nafarroako Mendialdea Informazioaren Gizartera hurbiltzera bideratua.

Arbizuko Zerbitzu Zentroan kokatuta dago.

Aipatu lana egiteko, ondoren aipatzen diren arloetan adituak diren profesionalez osatutako talde bat dauka:

  • Aholkularitza Informazioaren gizartearen arloan
  • Laguntza eta jarraipen teknologikoa
  • Web eta multimedia-proiektuak
Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago